Paisaiaren Europako Hitzarmenaren (PEH) arabera, lurraldearen edozein zati da paisaia, biztanleriak hautematen duen moduan, bere izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza izanik.

 

Hitzarmenak ikuspegi integratzaileaz aztertzen du paisaia, honela, bere baitan hartzen ditu natural eta landa eremuak, nahiz hiriko eta hiri ingurukoak; paisaia bereziak nahiz egunerokoak eta degradatutakoak. Testuinguru honetan, paisaia eta hari lotutako balioak garapen baliabide garrantzitsuak dira eta lurralde antolamendu politika egokia ezartzeko ezinbesteko aztergaiak. 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena, 5/2015 Foru Legeak egindako aldakek jasotzen ditu eta, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren orientazioak jarraituz, Nafarroako Paisaiarako Estrategia (NPE) egitera eta paisaia ezberdinak kudeatzeko tresnak garatzera premiatzen du Nafarroako Gobernua.

 

INFORMAZIOA: https://nasuvinsa.es/es/paisaje

 

Paisaiaren Europako Hitzarmenari eta bizi duen paisaiarekiko gizarteak daukan ardurari erantzunez, paisaiaren kudeaketan lurraldearen hautemate soziala kontuan hartzea beharrezkoa da.

 

 

 

LANEN ZUZENDARITZA

 

Zuzendaritza teknikoa LURSAREAri -Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Nafar Agentzia (NASUVINSA) dagokio, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamenduko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren mandatuari erantzunez. 

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
Visión Social del Paisaje POT2