Europako Paisaiarako Hitzarmena (EPH) arabera, natura eta gizakiaren arteko elkarekintzaren emaitza da paisaia, eta lurraldeko edozein eremuari dagokio, bertako biztanleek nabaritzen duten moduan. Integratzaile ikuspuntuaz kontuan hartzen du paisaia; beraz, inguru naturalaz eta landatarraz gain, eremu hiritar eta hiritar ondokoak ere jasotzen dira bere ambitoan. Eta paisai bereziaz gain, paisai arruntak eta degradatuak ere bai. Testuinguru hontan, garapen baliabide garrantzitsu bat osatzen dute paisaiek eta berari elkartutako balioek; eta lurralde antolamendu politika egoki batek ezin ditu baztertu azken hauek. 2015n egindako aldaketan, lurralde antolamendu eta hirigintza Foru Legeak Nafarroako Paisai Estrategia (NPE) egitera premiatzen du Nafarroako Gobernua, Europako Paisai Hitzarmenaren orientazioak jarraituz; eta Nafarroako paisai ezberdinak kudeatzeko tresna multzoa egitera premiatzen du baita ere.

 

INFORMAZIOA: https://nasuvinsa.es/es/paisaje..

Europako Paisaiarako Hitzarmena eta bizi duen paisarekiko gizarteak daukan ezinegonari erantzunez, paisaiaren hautemate soziala ere kontuan hartzea beharrezkoa da paisaren kudeaketan. 

 

 

LANEN ZUZENDARITZA

 

Zuzendaritza teknikoa LURSAREAri (Jasangarritasunaren Nafar Agentzia) dagokio, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Ingurugiro eta Administrazio Lokaleko Departamenduko Lurralde eta Paisaia Serbitzuaren mandatuari erantzunez. Paisaiaren ikuspegi soziala lortu ahal izateko beharrezkoa den asistentzi teknikoa Sigmatec Medio Ambiente SL enpresari esleitu zaio.

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
Visión Social del Paisaje POT2