PARTE-HARTZE MEKANISMOAK

 

Paisaiaren ikuspegi soziala, herritarren eta adierazgarriak diren edo lurralde garapena sustatzen duten agenteen parte-hartzeren bitartez ezartzen da eta baita paisaiaren eta eremu espazial zein paisaia-ikono bereizgarrien pertzepzioa aztertuz ere. Herritarren parte-hartzeak (galdeketak eta foroak) bi helburu nagusi ditu: paisaiaren hautemate soziala ezagutzea, eta paisaia kalitatearen helburuak definitzeko biztanleen asmoak jasotzea..

  • Zenbateko balioa du herrigunetik gertu dagoen ondo mantendutako ibai-erribera batek? Eta mendixka batean dagoen baseliza batek?
  • Nola eragiten dio haran bat gurutzatzen duen errepide berri batek paisaiaren inguruan duzun pertzepzioari?
  • Etorkizunean, nolako paisaia nahiko zenuke zure seme-alabek begiratzea?

Galdera hauen eta beste batzuen erantzunek paisaiaren kudeaketan herritarren inplikazioa ahalbideratzen dute. Era berean, administrazioen eta biztanleriaren artean hurbiltasun gehiago lortzen laguntzen dute, biztanleria horren asmoen eta itxaropenen asetze egoki bat bermatuz.

 

Web kontsultari buruzko mekanismoez gain, paisaiarekin harreman zuzena duten gaiei buruzko iritzi sozialen ezagueran aurrera egiteko, herri ezberdinen laguntzaz foro irekiak egingo dira. Ikuspuntu ezberdinetatik paisaiari eransten zaizkion balioak identifikatuko dira foro horietan.

Parte hartu nahi duen edonorentzako irekita daude forok, eta lurralde paisaiarentzat proposatzen diren kalitate helburuen diagnostiko partekatua egingo da bertaratzen diren guztien artean.

 

Agente adituen parte-hartzea herritarren parte-hartzearen osagarri izango da. Lurraldearen adierazgarri diren agente sozial eta pertsonei elkarrizketa sakonak egingo zaizkie. Paisaia agenteen lagin adierazgarri baten partaidetza hartzen du prozedurak; agente horien artean paisaiaren kudeaketan eta plangintzan eragina duten erakunde eta entitateak daude, eta paisaiaren identifikatze eta karakterizatzeari lotutako elkarrizketa sakonak egingo zaizkie. Agente bakoitzak bere ingurua nola hautematen duen jakitea da elkarrizketaren helburua. Agenteengandik lortutako informazioa atal ezberdinetarako izango da baliagarria: paisaiaren ebaluazioan, paisaia kalitatearen helburuen definizioan, ekintza-proposamenak eta neurriak ezartzeko prozesuan.

 

Eta mahai teknikoak ere egingo dira, paisaiaren eta lurralde antolaketarekin lotutako gaiak sakonki eztabaidatuz.Talde txikiei (10 – 15 partaidez osatutakoak) zuzendutako saioak aurreikusita daude; inguruko gizartearen izaera ahalik eta hobekien azaldu dadin, profil ezberdineko partaideak izango dira talde horietan: ordezkari lokalak (udal ordezkariak, garapen agenteak…), sektore ekonomiko ezberdinekin (nekazaritza, abeltzaintza, turismoa…) harremana duten pertsonak, eta zenbait gaietan (unibertsitatea, ekologismoa, kultura, kirola…) erreferentzi diren pertsonak. Oraina baldintzatzen duten erronka eta arazoak lantzen dituzte jardunaldi hauetara gonbidatuta daudenak, dinamika prospektiboen bitartez. Paisaiaren hautematean dagoen aniztasunaren bitartez, era adostu batean kalitate helburu multzo bat osatzeko saiakera egiten da, eta baita ere helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren balizko akzioak aztertu.

 

 

KONTAKTUAK

 

 

Informazioa jasotzeko eta emateko hauek dituzu kontaktu bideak. Proiektuaren informazio orokorra.

  • Nasuvinsa lursarea-Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren agentzia  https://nasuvinsa.es/es/paisaje
  • kontaktua: lursarea@nasuvinsa.es

 

Parte hartze foroei eta elkarrizketa sakonei buruzko informazioa.

  • Sigmatec Medio Ambiente (info@sigmatec.es).
Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
Visión Social del Paisaje POT2